Orona 3G aukerak

Gure igogailuek nahiz eskailera, arrapala eta korridoreek zure beharretara egokitzen diren irtenbide teknologikoak dituzte.
ORONAn, irtenbide bakarrak eskaintzen ditugu erabiltzaileen beharrei erantzuteko, energia-eraginkortasunari, eraikinerako moldagarritasunari, kontrolari eta segurtasunari dagokienez, besteak beste.

Energia-eraginkortasuna
ORONA da ISO 14006 arauari jarraikiz Ekodiseinuko ziurtagiria eskuratu duen munduko lehen igogailu-enpresa.
Energia-eraginkortasuna gure igogailu berriak garatzeko oinarrizko printzipioetako bat da.
Ingurumena kontuan hartzen dugu gure produktuen bizi-zikloko etapetako bakoitzean (materialak, diseinua, fabrikazioa, birziklatzeko aukera).
Eraikinen energia-kontsumoan asko aurrezteko aukera ematen duten irtenbide teknologikoak garatzen ditugu.
Energia-eraginkortasunaren aukerak
Igogailuak:
- Kontsumo txikiko sakagailua
- Argiztapen eraginkorra
- Automatikoki itzaltzen den kabinako argiztapena
- Eskailerako argiaren kontrola
- Igogailuaren Stand-bya
- Energia birsortzea
Eskailerak, arrapalak eta korridoreak:
- Slow Motion edo Stop&Go; aukeren funtzionamendua
- Argiztapen eraginkorra
- Lubrifikazioa

Eraikinera moldatzea
Gure irtenbideak mota guztietako eraikinetarako dira; eraikinaren ezaugarrietara erabat moldatzen diren goi-mailako teknologia eta diseinu malgua dituzte.
Neurrira egindako egokitzapen teknologikoak eta diseinua eskaintzen ditugu.
Eraikinera moldatzeko aukerak:
Igogailuak
- Eragiketen armairuaren kokapen malgua
- Zuloaren itxitura
- Marko zabaleko atea
- Azken solairu murriztua
- Zulo murriztua
- Jendearen igaroa zuloaren azpitik
Eskailerak, arrapalak eta korridoreak:
- Funtzionamendua erosketa-orgekin/ekipajearekin
- Sprinkler hodiak
- Maniobra-koadroa
- Aginte-kutxa giltzaduna
- Kanpora egokitzea

Kontrola eta segurtasuna
Aukerak
Ebakuazioa:
Gehienezko konfiantza, segurtasuna eta fidagarritasuna larrialdi-egoeretan.
- Telezerbitzu-sistema
- Ebakuazio automatikoko sistema
- Sute-egoeretako portaera (EN 81-73)
- Konexioa multzo elektrogenoarekin (sorgailua)
- Zuloan ura dagoenerako detektagailua
- Solairua ezeztatzea, kanpo-seinalearen bidez
- Su-hiltzaileek erabiltzeko igogailua (EN 81-72)
- Solairuetako suhesidun atea
Komunikazioak:
Aukera zabala ematen dugu komunikazioa hobetzeko, jendearen zirkulazioaren kudeaketari dagokionez
- Ateak garaia baino lehen irekitzea
- Monitorizaziorako seinaleak
- Gainbegiratzailea
- VDAP (multimedia-pantaila)
- Mugimendu kolektiboa jaistean
- Mugimendu kolektiboa igotzean/jaistean
- Zirkulazioaren kudeaketa
- Interfono-sistema
Sarbideen kontrola:
Sarbideen kontrolerako teknologia-aukera aurreratuenak eskaintzen ditugu.
- Eremuak ezeztatzea, kode bidezko deia
- Derrigorrezko geldialdia solairu nagusian
- Kanpo-deiak ezeztatzea
- Kabinako deiak ezeztatzea
- Sartzeko sistema bikoitz independentea
- Zerbitzuz kanpo: ez larria
- Zerbitzuz kanpo: larria
- Kabinako deiak automatikoki ezabatzea
- Ixte behartua (nudging funtzioa)
- Bandalismoaren kontrakoa (EN 81-71)