Igogailuak

ORONAk Gearless igogailuak fabrikatzen ditu, makina-gelarekin, edo gabe, edozein motatako eraikinaren eskaera zorrotzenei erantzuteko.
ORONAk etxebizitzetan, hoteletan, ospitaleetan, bulegoetan, merkataritza-zentroetan, aireportuetan, metro-geltokietan, igogailurik gabeko eraikinetan... jendea eta kargak garraiatzeko igogailuak diseinatzen, fabrikatzen, instalatzen, berritzen eta mantentzen ditu.
Orona igogailuak mota guztietako eraikinetan jendearen eta kargaren garraio bertikala egiteko behar guztiei modu eroso, seguru eta eraginkorrean erantzuteko diseinatuta daude.
Honi buruzko informazioa eskatu: ORONA igogailuak
Gure igogailuek edozein motatako eraikinen ezaugarriei erantzuten diete

Etxebizitza
Igogailu isilak, erosotasuna ematen dutenak. Azken teknologia dute, LED argiztapena eta automatikoki itzaltzeko sistema, igogailua erabiltzen ez denerako.

Eraikin publikoak
Bulego, merkataritza-zentro, eraikin publiko, aireportu eta metro geltokietako, jendearen zirkulazio handia duten espazioetako, egoera zorrotzenei erantzuteko gai diren igogailuak eta karga-jasogailuak.

Karga handiak
ORONAk auto-jasogailuak eta karga-jasogailuak instalatzen ditu, erraz garraiatzeko edozein karga-mota, hauskorra, astuna edo konplexua izanik ere, edozein forma eta dimentsiotakoa.

Solairu ugariko eraikinak
Solairu ugariko eraikinetarako igogailuak, pertsonak eta kargak abiadura handian garraiatzeko, eta gehienezko segurtasun-maila eta erosotasunarekin.

Igogailurik gabeko eraikinak
ORONA igogailuek aukera ugari ematen dituzte igogailuak jartzeko igogailurik gabeko eraikinetan: eskailera-zuloetan, fatxadetan edo patioetan.

Igogailuak ordeztea
Zure eraikineko igogailuak 25 urte baino gehiago baditu, azken teknologia duen igogailua jarriko dizugu. Zuloaren neurria edozein izanik ere, igogailuaren edukiera, erosotasuna, irisgarritasuna, segurtasuna eta zure etxebizitzaren balioa hobetuko ditugu.