Eskailera mekanikoak

ORONAren eskailera mekanikoak jendea garraiatzeko gaitasun handiagatik eta iraunkortasunagatik nabarmentzen dira, eta segurtasun-gailu aurreratuenak dituzte.
Hainbat estaldura, balaustrada-panel, argiztapen-aukera... jartzen ditugu Bezeroaren esku, ingurune arkitektonikoan gehienezko integrazioa lortzeko.
Aireportuen, metro-geltokien eta supermerkatuen kasuan, gailu espezifikoak jar dakizkieke gure eskailera mekanikoei, erosketa-orgekin edo ekipajearekin erabili ahal izateko.
ORONAren eskailera mekanikoak kanpoan eta kanpoalde estalietan jartzeko eta erabiltzeko ere egokitu daitezke.
Honi buruzko informazioa eskatu: eskailera mekanikoak
Eskailera mekanikoak
Eraginkortasun handiko irtenbidea eraiki publikoetarako, azken teknologiarekin
- Abiadura (m/s) 0,5
- Zabalera 800 - 1000
- Perts./ordu 4800 - 6000
- Malda 30 º - 35 º
- Gehienezko desnibela (m) 8
- Ibilbide horizontala Inf. Behek. / Goik. (mailak) 2-3 / 2-3
- Altura balaustrada (mm) 900 - 1000
* Espainiarako baliozkoa. Gainerako herrialdeetarako, kontsultatu.