Pribatutasun-Politika

Europako Batasunaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (“DBEO”) aurreikusitakoa eta, kasuaren arabera, aplikagarria den estatuko legedia betez, jakinarazten dizugu gure esku jarri dituzun datu pertsonalak erabiliko direla, ondoren zehazten den moduan.

1.          TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Datuen tratamenduaren ardura duen erakundearen datuak hauek dira:

  • Egoitza: Orona, S. Koop. (aurrerantzean, “Orona” edo “Entitatea”).
  • Posta-helbidea: Lastaola Industrialdea, 20120, Hernani (Gipuzkoa).
  • Telefonoa: +34 943 33 66 00.
  • GDPR kontaktua: gdpr@orona-group.com

2.         TRATAMENDUAREN XEDEA ETA LEGE-OINARRIA

Oronak zure datu pertsonalak erabili ahal izango ditu, ondoren azaltzen diren oinarri juridikoen eta xedeen arabera:

Oronaren bezeroen datuen tratamendua

  • Zure eta Oronaren arteko harremana kontratu bidez lotu ondoren egin beharreko harreman horren kudeaketa, egikaritza, betetzea eta kontrola. Aipatutako xedearen esparruan sartuko dira, orobat, laguntza teknikoko zerbitzuak emateko, aldian aldiko prestakuntzen antolaketarako, zorrak kobratzeko eta kexa, gertakizun nahiz erreklamazioen arretarako jarduketak egiteko behar diren tratamenduak, hala nola Oronak, emandako zerbitzuen kalitatea  aztertu ahal izateko, beharrezko dituenak.
  • Deien grabaketa, igogailuen barruan gerta litezkeen larrialdien testuinguruan, Oronaren interes legitimoa baita bezeroekin lotu duen kontratu bidezko harremana egiaz betetzen dela bermatzea.
  • Era berean, Oronak, zuri zerbitzu osoagoa eskaintzeko eta zure gogobetetasuna areagotzeko interes legitimoa izanik, komunikazio komertzialak edo/eta kontratatu dituzun produktu eta zerbitzuekin erlazionatutako ekitaldietara joateko gonbidapenak bidali ahal izango dizkizu. Jakinarazten dizugu Oronak, antolatzen dituen ekitaldiak sustatzeko interes legitimoa izanik, irudiak hartu ahal izango dituela ekitaldi horietan, eta helburu horretarako egin litezkeen argitalpenetan jaso ahal izango dituela irudi horiek.

Nolanahi ere, horren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu, klausula honetan aurreikusten den moduan.

Oronaren hornitzaileen datuen tratamendua

  • Zure eta Oronaren arteko harremana kontratu bidez lotu ondoren egin beharreko harreman horren kudeaketa, egikaritza, betetzea eta kontrola.
  • Era berean, Oronak, bere hornitzaileak fidelizatzeko interes legitimoa izanik, bere produktu eta zerbitzuekin lotura duten ekitaldietarako gonbidapenak bidali ahal izango dizkizu. Jakinarazten dizugu Oronak, antolatzen dituen ekitaldiak sustatzeko interes legitimoa izanik, irudiak hartu ahal izango dituela ekitaldi horietan, eta helburu horretarako egin litezkeen argitalpenetan jaso ahal izango dituela irudi horiek. 

Nolanahi ere, horren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu, klausula honetan aurreikusten den moduan.

Bisiten kontaktuak

Oronarekin eratutako kontratu- edo/eta merkataritza-harremanaren kudeaketa, egiaz kudeaketa eraginkorra egiteko interes legitimoa aintzat hartuta.

Bideozaintza eta sarbideen kontrola

Oronaren instalazioetarako sarbidea kontrolatzeko beharrezkoak diren tratamenduak, hala nola sarrera-irteeretako irudiak hartzea, bideozaintzako kamerak ezarriz, helburu eta arrazoi bakarra izanik Oronak pertsonen, ondasunen eta materialen segurtasuna bermatzeko duen interes legitimoa.

3.         ZURE DATU PERTSONALEN KONTSERBAZIOA

Oronak zure datu pertsonalak gordeko ditu zurekiko kontratu-harremanak irauten duen artean, edo aipatzen den tratamendua gauzatzeko beharrezkoa duen denboraz, eta, orobat, aplikagarria den legedian aurreikusten diren ekintzen iraungitze edo preskribatzeko epeak irauten duen artean.

Instalazioetako sarbideen grabaketak eta haiei buruzko informazioa hilabete batez gordeko dira, jaso direnetik aurrera, eta ondoren ezabatu egingo dira, non ez diren gorde beharrak, pertsonen, ondasunen edo instalazioen aurkako ekintzak egiaztatu ahal izateko.

4.         DATU PERTSONALEN HARTZAILEAK ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Zure datuak Oronaren sozietate-talde bereko kide diren enpresen esku utzi ahal izango dira, interes legitimoa izanez gero, konpainiek, beren jarduerak egokitasunez egin ahal izateko, elkarren arteko harremanak eta komunikazioa izan behar baitituzte (barne-helburu administratiboak); era berean, erakunde publikoen eskura ere jarriko dira, hala eskatzen duen lege-betebehar bat dagoenean.

Gainera, zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren ardura duten aldetik, taldekoak diren beste hainbat enpresak, kontratu-harremanaren kudeaketa zentralizatzeko, eta orobat zerbitzu informatikoen eta/edo teknologikoen hornitzaileek, segurtasun enpresek, call center enpresek, lege-aholkulariek eta ekitaldien antolaketan ari diren enpresek.

Oronak zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziak egin ahal izango lituzke, egoitza Europako Esparru Ekonomikotik kanpo duten enpresen eskura jartzeko. Enpresa horiek Europako babes-mailaren pareko babesa dutela adierazten ez denean, Oronak dagozkion babes-neurriak hartuko ditu, kasu bakoitzaren arabera, kontratuko klausulen edo agiri egokien bidez.

Horren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara gdpr@orona-group.com.

5.         ESKUBIDEAK

Hona hemen baliatu ahal izango dituzun eskubideak: 

  • Eskuratzeko eskubidea; jakin ahal izateko zure zein datu pertsonal erabiltzen ari diren eta zer-nolako tratamendu-eragiketak egiten ari diren haiekin.
  • Zuzentzeko eskubidea; zure datu pertsonaletan atzemandako okerrak zuzentzeko.
  • Ezabatzeko eskubidea; zure datu pertsonalak ezabatzeko.
  • Aurka egiteko eskubidea; alegia, zure datu pertsonalen erabilera galarazteko eskubidea, zure egoera pertsonalarekin lotutako arrazoiak argudiatuz.
  • Erabilera mugatzeko eskubidea; hainbat egoeratan; esaterako, zure datu pertsonalen zuzentasuna aurkaratzen baduzu, aurkaratzea egiaztatzen den bitartean.
  • Eramangarritasun-eskubidea, hau da, eman dituzun datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eta tratamenduaren beste arduradun bati emateko eskubidea.

Eskubide horiek baliatzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara gdpr@orona-group.com. Eskabidea jaso ondoren, eskubide horiek baliatzeko bete behar den dokumentazioari buruzko informazioa helaraziko dizugu, hala nola kasu bakoitzerako behar diren inprimakiak eta ereduak.

Halaber, baduzu erreklamazioa aurkeztea datuen babesean eskumena duen kontrol-agintaritzaren aurrean, batez ere erantzun asegarria jaso ez baduzu zure eskubideak baliatzean.