Proiektuak / Praktikak

ZUREAREN MODUKO TALENTUAK BEHAR DITUGU

Orona Get Up zure talentuarentzako saria da, gauzak egiteko modu berriari, prestakuntza sendoa lortzeko behar diren milaka ikasketa-orduei emandako saria, eta, lehen-lehenik, lehen urratsak egiten ari den karrerari bultzada txiki bat emateko saria.

Egin etorkizunerako urrats bat, eta izan gure taldeko kide!

Ikertzaile gazteak

Gurekin lan egin nahi duzu?

Goi ingenieritzan tituludun berria bazara, Orona eic-en gazte ikertzaile bezala gurekin lan egin dezakezu. Orona EIC.

Jarri zaitez gurekin harremanetan zure datuak bidaliz.

ZURE ZAIN GAUDE!

Praktikak / Bekak tituludunentzat

IKASLEA EDO GRADUATU BERRIA zara eta gurekin PRAKTIKAK BURUTU EDO BEKA BAT NAHIKO zenuke?

Titulu ezberdinentzako praktikak eskaintzen ditugu (Ziklo formatiboak, ADE, Ingeniaritzak, etab.) bai gure tokiko lan-zentruetan eta bai nazioarteko 11 herrialdetan kokatuta dauden gure egoitzetan (Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Luxenburgo, Norvegia, Irlanda, etab.)

Jarri zaitez gurekin harremanetan zure datuak bidaliz.

ZURE ZAIN GAUDE!

Ingeniaritzako Gradu / Master amaierako lanak

Zure karrera-amaierako proiektua gurekin egin nahiko zenuke? ESPAINIAN EDO NAZIOARTEAN ORONAk DITUEN BESTE EGOITZETAN?

Zure unibertsitatearekin hitzarmen baten bitartez, igogailu-sistema aurreratuak, energetikoki eraginkorrak eta seguruak garatzeko berrikuntza eta ikerketaren arloko talde liderretan parte hartuko duzu. Gradu edo Master amaierako lanak ORONAren arlo hauetan burutu ditzakezu:

  • Berrikuntza teknologikoa (Orona eic - Elevator Innovation Centre - ORONA ikerketa-zentroa)
  • Industri-produkzioa
  • Irtenbide teknikoen garapena (SAC)
  • Nazioartekotze proiektuak

Jarri zaitez gurekin harremanetan zure datuak bidaliz.

ZURE ZAIN GAUDE!