Oronari buruz

Bideoaren transkripzioa:

ORONA. 30 enpresaren batasunetik sortu da, ORONA taldea sortzeko bat eginda.

Elkarrekin, urrunago goaz: Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, etab. 92 herrialde baino gehiagotan gaude, eta, hala, gure Bezero bakoitzarengandik hurbilago. Oronan, diseinuaren, fabrikazioaren, merkaturatzearen, instalazioaren eta mantentze-lanen prozesu osoaz arduratzen gara, baita igogailu-sistemak berritzeaz ere: igogailuak, eskailerak, korridoreak, arrapalak, karga-jasogailuak, etab.

Oronaren zenbakiak gure sendotasunaren isla dira. 2010ean, 580 milioi euroko fakturazioa izan genuen, langileak 3.800etik gora, eta esportazioek 95 milioi euroko kopurua gainditu zuten. 180.000 igogailu baino gehiago daude mundu osoan Orona teknologiarekin; munduko hogei igogailutik bat, gutxi gorabehera, Orona da. Eta datu horiek ditugu 3 produkzio-fabrika ditugulako, 2 Europan, hirugarrena Amerikan, eta Europako igogailuak osorik produzitzeko gaitasuna dugun lehenak garelako.

Pertsonaz osatutako taldea gara

Proaktiboa

Proactivos

Ez gaude zain gauzak noiz gertatuko, gertarazi egiten ditugu. Etengabe hobetzeko anbizioa eta nahia ditugu, eta nekaezinak gara horretan. Gure gaitasunak zabaltzeko era berriak bilatzen ditugu.

Hurbila

Accesibles

Gure harremanetan, hurbiltasuna eta etxekotasuna zaintzen ditugu. Gure bezeroen beharrak ulertzen eta asetzen ditugu. Gure izaerari esker, bezeroengandik hurbil gaude, eta zerbitzu ona ematen diegu behar gaituztenean.

Pragmatikoa

Pragmáticos

Praktikoak eta eraginkorrak gara. Badakigu bezeroen beharrak ez direla estatikoak, eta, horregatik, berrikuntza garrantzitsuaren alde egiten dugu, ona dena hobetzeko, bai guretzat, bai gure bezeroentzat.

Konprometitua

Comprometidos

Gardenak eta benetakoak gara, eta epe luzeko ikuspegia dugu. Pertsonei zerbitzua ematen dien pertsona-talde bat gara. Gure gizarte- eta enpresa-proiektuaren parte gara, eta enpresaren arrakasta gure arrakasta da.