Igogailua instalatzea pausoz pauso
Gure harrera-prozesuari eta igogailua garatzeko eta ezartzeko prozesuari buruz jakin beharreko guztia.
Telefono bidezko harremana
Konpromisorik gabeko aurrekontua:
- Jarri gurekin harremanetan, eta teknikari komertzial bat bidaliko dizugu, egoera aztertu eta irtenbiderik egokiena bilatu dezan.
- Azterketa ekonomikoan igogailua jartzeko behar den guztia sartuko da:
- Igogailua,
- Obra zibila,
- Obraren proiektua eta zuzendaritza,
- Koordinazioa eta abar.
- Osoko zerbitzua
Erabakiak hartzea
- Aurkeztu azterketa zure bizilagunei, eta gure laguntza izango duzu sor litezkeen zalantzak argitzeko:
- Eskaintzaren eduki xehatua
- Irtenbideen azterketa konparatiboa
- Oso garrantzitsua da prozesu osoan komunitatea ados egotea.
- Bizilagunen batzordearen azken hitzarmenarekin amaituko da fase hori.
Heltze-fasea
Kontratua sinatzen denetik, obra zibila egiten hasi eta igogailua ezartzeko behar diren baimen administratiboak lortzen diren arte:
- Bezeroak onartu ondoren, proiektua zehatz definitzea.
- Udal-baimena eta gainerako baimen administratiboak izapidetzea.
- Udal-baimena eta gainerako baimen administratiboak izapidetzea.
- Gauzatzearen plangintza.
Gauzatze-fasea
Lanak hasten direnetik, lanen amaierako ziurtagiriak eman eta igogailua martxan jartzen den arte. Lanek irauten duten bitartean, arreta berezia jartzen da gai hauetan:
- Bizilagunen eta langileen segurtasuna
- Eraikinaren eguneroko bizitzan lanak sortuko dituen eragozpenak txikiagotzea.
- Gremioak koordinatzea, gauzatze-plana betetzen dela bermatzeko.

Instalazioaren funtzionamenduaren berme hoberena Oronaren Osoko Mantentze Lanen Zerbitzuaren bidez.

Gehienezko kalitate- eta prestazio-estandarrak, Oronak bermatuak.

Erabateko eskuragarritasuna 24 orduz, asteko 7 egunetan, urteko 365 egunetan.

Erantzun azkarra, laguntza-denbora onenekin.
Zure beharretara egokitzen den prezio onena, ORONAren kalitatearen, zerbitzuaren eta Bezeroarentzako arretaren bermearekin.
Kontsulta egin, zure lehen aukera izan nahi dugu.