Aldatu igogailua, eta hobetu zure bizi-kalitatea
Igogailua osorik aldatzeko aukera ematen dugu, eta merkatuko teknologiarik aurreratuena jarri, erosoago eta seguruago senti zaitezen, eta energia aurrez dezazun.
Igogailua osorik aldatzeko aukera ematen dugu, eta merkatuko teknologiarik aurreratuena jarri, erosoago eta seguruago senti zaitezen, eta energia aurrez dezazun.
Marka guztiak
Era guztietako igogailuekin, marka guztietakoekin, lan egiten dugu.
Dena gure kontu
Gremioak koordinatzen eta kudeatzen ditugu igogailua aldatzean, eraikinaren egunerokotasunari ahalik eta gutxiena eragiteko.
Prezioa
Igogailua ordezteko aurrekontua zure beharren araberakoa izango da.
Energia-aurrezkia
Energia-eraginkortasun handiagoa dute gure igogailuek, eta, horrenbestez, dirua aurreztuko duzu, eta ingumenari kalte txikiagoa egingo dio.
Kalitate ziurtatua
Espainiako eta Europako zenbait kalitate- eta segurtasun-agirik bermatzen dituzte gure produktuak eta zerbitzuak.
Erabilerraztasuna
Erabilgarritasuna hobetzeko, gelditze-sistema zehatzagoak eta ate automatikoak jartzen ditugu.
EN 81-70 araudiarekin bat datozen irisgarritasun-elementuak jartzen ditugu.
Estetika eta erosotasuna
Berritu egin dugu igogailuen estetika, eta akabera-aukera zabala dugu.
Erosotasun handiagoa: zirkulazioaren kudeaketa hobea; joan-etorri suabeagoak eta isilagoak.
Kabina handiagoak, dagoen zuloari errendimendu handiena ateratzen baitzaio, eta zarata eta bibrazio gutxiago.
Eskatu igogailua ordezteko aurrekontua
ORONA Zerbitzua: zuretzat sortua
Zure beharretara egokitzen da gure zerbitzua. Hor izango gaituzu beti, erantzuteko eta laguntzeko, zure ongizatea baitugu beti helburu.
24 ordu non stop zerbitzua
24 orduko zerbitzua
- Matxura eta larrialdien arreta, 24 orduz, urteko 365 egunetan.
- Laguntza-denbora onenak, bermatuta.
ORONA contact centre
- Telefono plataforma eleaniztuna, abisuei eta larrialdiei erantzuteko.
- Bi norabideko komunikazio etengabea igogailuko kabinarekin.
- Segimendua eta berehalako arreta.
Era guztietako igogailuekin, marka guztietakoekin lan egiten dugu.
Kontsulta egin, zure lehen aukera izan nahi dugu.