Nire beharrak ezagutzeko ahalegina egiten dute. Nire obraren/proiektuaren berezitasunetara moldatzen dira. Nire iritzia eta gogobetetze-maila eskatzen dituzte, eta, askotan, itxarondakotik urrunago doa.
Enpatia eta hurbiltasuna
Une oro, eta egoera bakoitzean, nire lekuan jartzen saiatzen dira. Une oro, eta egoera bakoitzean, nire lekuan jartzen saiatzen dira. Europako enpresa multinazional baten babesa duen tokiko enpresa bat da, estatuan ezarpen handia duena.
Elkarrekin urrunago
Hori da haien goiburua, eta egunero jartzen dute praktikan. Nire proiektu, helburu eta nahiak haienak ere badira. Haien produktuak eta zerbitzuak kalitate ziurtatukoak dira. Erronka edo aukera oro hobetzeko eta leialtasuna lortzeko aukera bihurtzen dute berehala.
Segurtasuna
Lasai lo egiten dut. Badakit haien profesionalek, tresnek eta prozedurek segurtasunaren gehienezko bermea ematen didatela nire proiektuetan/obretan. Segurtasuna haien produktuen eta zerbitzuen zati da.
Gizarte erantzukizuna
Erantzukizun sozial korporatiboaren erreferente bat da. Hain zuzen, Mundu Ituneko kide da, eta urtero eguneratzen du memoria. ISO 14.000 ziurtagiriari eusten dio, eta Ekodiseinuaren ziurtagiria duen sektoreko lehen enpresa da. Gainera, ezarrita dagoen lurraldeetako tokiko proiektuetara bideratzen du urtero etekinaren zati bat enpresa honek, baita MUNDUKIDE fundazioak 3. munduan garatutako proiektuetara ere.
Profesionalen erakundea
Enpresako jendearekin izan ditudan harremanetan, beti erantzun homogeneo bera jaso dut, gogobetetze-maila handiarekin. Profesional gaitu eta prestatuak ditu enpresak, eta dagokien zereginean arrasto eta konpromiso bera dute. ORONAkoak izateaz harro daude, eta erakutsi egiten dute. Konfiantza dute beren buruagan eta erakundean.
Konfiantza
Onarpena dute haien produktuek merkatuan, fidagarritasunagatik. Nire konfiantza irabazten jakin dute. Haien erantzun eta zerbitzuak bikainak izan dira haien behar handiena nuenean.
Etika eta leialtasuna
Profesionaltasun- eta zintzotasun-irudia igortzen dute, akatsik gabe. Erabat errespetatzen dute indarrean dagoen legedia. Ikusten dut epe luzeko harremana lantzeko eta harremanari eusteko ahalegina egiten dutela, eta nire interesak eta ikuspegiak defendatzen dituztela erakundean bertan, nirekiko eta nire enpresarekiko leialtasun nabarmenarekin.
Erantzuteko gaitasuna eta denbora
Inoiz ez dut erreguka ibili behar, ezta luze itxaron behar ere. Kontsultei eta tratamenduei erakundean izan dezakeen azkartasun handienaz erantzuten diete.
Moldagarritasuna
Badirudi enpresa une bakoitzean sortzen zaizkidan arazoei eta beharrei erantzutera bideratua dagoela. Egiazko ahaleginak egiten dituzte moldatzeko, eta bitarteko guztiak baliatzen dituzte inoiz ez erantzuteko “ezinezkoa”, batzuetan horrek prezio garestiagoak eta/edo epe luzeagoak eskatzen dituen arren.