2019/04/15

Oronaren urteko batzarrean, Orona EB proiektuaren lehen fasea onartu da

Oronaren urteko batzarrean, Orona EB proiektuaren lehen fasea onartu da

Orona konpainiak apirilaren 12an, Bazkideen Urteko Batzarra egin du, Orona Ideoren egoitzan.
Kooperatiben batzarrak 2018ko urteko kontuak berretsi ditu, eta, horrez gain, Orona EB proiektuaren lehen fasea onartu du. Orona EB proiektuak hiru fase izango ditu guztira, eta helburua, berriz, Orona finkatzea mundu mailako lau konpainia multinazionalekin lehian aritzeko gai den Europako igogailugintzako operadore bakar gisa eta, gainera, Europa mailan zabaltzea kooperatiba gisa landutako balioak.
Hiru fase
Lehen etapan, 2019-2022 aldian, Oronak 900 milioi euro baino gehiago fakturatzea eta 6.000 langile baino gehiago izatea du helburu, kooperatiba gisa landutako balioak Europa osora zabaltzeko asmoz.
2006. urteaz geroztik, kooperatibak enpresa kopuru handia bereganatu du, eta horrek Europa mailan presentzia handitzea eta sendotzea ekarri dio.
Orona EB proiektuarekin, aurre egin nahi zaie sektoreak Europako esparru osoan dituen erronkei; batez ere, eraldaketa digitalaren eta berrikuntzaren arlokoei.
Bigarren fasea 2022tik 2026ra bitartean garatuko da. Hirugarren fase bat izango da proiektua finkatzeko, eta 2030ean amaituko da. Iragartzen da etorkizun horretan 14 herrialdetan baino gehiagotan egongo dela konpainia, 8.000 langile izango dituela, 1.200 milioi euro inguruko negozio-zifra, eta egoitza korporatiboan enplegua sortuko duela 350 bat lagunentzako.

Xabier Mutuberria Oronako zuzendari nagusiak hau adierazi du: “Aurtengo batzarra ez da ohikoa. Oronak oinarriak jarri ditu mundu mailako multinazional handiekin lehiatzeko gai den Europako operadore bakarra bilakatzeko”.
Hau adierazi du, halaber: “Guk dugu, Europan, igogailu osoak fabrikatzeko gaitasun handiena, eta, horri esker, kooperatibaren esportazio-estrategia indartu ahal izango dugu, erronka berrirako eskala-ekonomia emango diguten industria-fluxuak bermatzeko. Orona UE proiektua funtsezkoa izango da gure burujabetasun teknologikoaren, ingurune digital bat lortzeko eraldaketen eta enplegu-sorreraren bidez Europako igogailugintza-enpresa nagusien artean finkatzeko”.
% 5,10eko hazkundea
Iaz, 741 milioi euroren salmentak egin zituen konpainiak; aurreko urtean baino % 5,10 gehiago. Nazioarteko merkatuan, fakturazio osoaren % 57 salmentak izan ziren, eta 422 milioi euro fakturatu ziren; hau da, 2017an baino % 3,13 gehiago.
Oronaren ustiapen-emaitza gordina 126 milioi euro izan zen —2017an baino % 1,37 gehiago—, eta fakturazioaren % 1,4 inbertitu zuen. Enpresaren enplegu-zifra, berriz, % 3,91 hazi zen, 5.177 langile izan baitziren, eta igorritako aparatuak, guztira, 15.826, aurreko urtean baino gehiago.
Hau da lehen Batzarra Orona EB onartu zenetik eta Orona S. Coop. eta Electra Vitoria S. Coop. fusionatu zirenetik; fusio horrekin, goia jo du 2005ean Mondragon Korporazioko Igogailugintza Dibisioaren sorrerarekin bi enpresok elkarrekin hasi zuten bideak.


Oronak 50 urte baino gehiagoko esperientzia du; asmatze-prozesu osoan hartzen du parte, eta zerbitzu integrala ematen du: diseinua, fabrikazioa, instalazioa, mantentze-lanak eta mugikortasun-soluzioak eraberritzea (hala nola igogailuak, eskailera mekanikoak, arrapalak eta korridoreak). Gainera, etengabe eraldatzen ari den kooperazio-esperientzia bat da, globalki integraturik dago, gizarte-, energia- eta ingurumen- erronkekin konprometiturik, eta berrikuntzak egiten ditu ekohirietan eraikuntza jasangarriak egikaritzeko.

Itzuli albisteetara

Albiste artxiboa

Komunikazio korporatiboa

Prentsa-txostena

Orona Taldeari buruzko informazioa komunikabideentzat

Deskargatu [200 kb]