2018/11/30

Oronak bere igogailuen energia-kontsumo garbia zero izatea lortu du

Alemanian egin den Europako Igogailuen Biltzarraren zortzigarren edizioan parte hartu du.
Oronak bere igogailuen energia-kontsumo garbia zero izatea lortu du

Orona hiri-mugikortasuneko irtenbideetan espezializatutako konpainia da, eta Hernaniko egoitzan dituen bi igogailuen energia-kontsumo garbia zero izatea lortu du. Konpainiak Heilbronn-eko Akademia teknikoak urriaren 16an eta 17an Villingen-en (Alemania) egin duen Europako Igogailuen Biltzarraren zortzigarren edizioan aurkeztu ditu proiektuaren emaitzak. ‘Zero Energy Buildings and Self Sustainable Lifts’ izenburuko aurkezpenean eman du emaitzen berri Oronak. Hitzaldian, energia-kontsumorik ez edukitzeko diseinatuta dagoen Orona Zero eraikineko bi igogailuak jarri ditu adibide gisa. Horretarako, igogailuek energia metatzeko sistemak eta panel fotovoltaikoak dituzte energia-iturri berriztagarria sortzeko iturritzat. Ekipoak bost hilabetez datuak erregistratu ditu. Datuen azterketak erakusten digu energia metatzeko eta elektrizitate-beharrak murrizteko ahalmena duela, eta, ondorioz, asko aurrezten dela. Igogailu independenteei esker, argiaren fakturan % 85eraino aurrez daiteke eta energia-kontsumoa zero izatea lortu.

Proiektu hau Oronak iraunkortasunarekin eta energetikoki eraginkorrak diren produktuak garatzearekin duen konpromisoaren baitan gauzatu da; izan ere, Europan, eraikinen kontsumoa energia-kontsumo osoaren % 40 ingurukoa da. Azken urteotan, Oronak lortu du igogailu arrunten energia-kontsumoa % 75 murriztea, eta ekarpen hori oso garrantzitsua da Eraikinen Energia Kontsumoaren Zuzentaraua betetzeko. Zuzentarau berriaren arabera, Europako Batasuneko eraikin berrien energia-kontsumo ia hutsekoa izan behar du 2020aren amaierarako.

Europako Igogailuen Biltzarra bi urtean behin egiten da, eta igogailuen sektoreari zuzenduta dago. Bigarren aldia da Oronak parte hartzen duela. Aurten, 22 herrialdetako 150 pertsona baino gehiago bildu ditu. Ekitaldiaren zortzigarren edizioak nazioarteko estandarrak, nazioarteko elkarteen lorpenak eta teknologia izan ditu ardatz gisa. Oronak kasu bera aurkeztu zuen Go Mobility Azokan, ‘Zero Energy Buildings and Self Sustainable Lifts’ izeneko hitzaldian. Azoka Europa hegoaldeko energia-metaketaren eta mugikortasun iraunkorraren industriarentzako topagunea da. Azaroaren 27an eta 28an egin zen, FICOBAn, eta Oronak energia-iturri berriztagarrietarako konexioa eta horren geroko biltegiratzea kontzeptu berritzailearekin lotutako teknologiak aurkeztu zituen bertan. Igogailuen sektoretan duten aplikazioaren berri eman zuen, eta Orona Ideo Berrikuntza Ekosistemaren barruan kokatu.

Itzuli albisteetara

Albiste artxiboa

Komunikazio korporatiboa

Prentsa-txostena

Orona Taldeari buruzko informazioa komunikabideentzat

Deskargatu [200 kb]