2018/11/27

ORONA, MU eta IKERLANek Orona Ideo proiektua berrikuntzako ekosistema gisa aurkeztuko dute Go Mobility azokan.

Orona, MU eta Ikerlanek azokan parte hartuko dute enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoaren arteko lankidetzan oinarritutako proiektu komuna erakusteko xedez.
ORONA, MU eta IKERLANek Orona Ideo proiektua berrikuntzako ekosistema gisa aurkeztuko dute Go Mobility azokan.

Orona, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatea azaroaren 27an eta 28an Go Mobility azokan egongo dira, Europako Hegoaldean etorkizuneko mugikortasun iraunkorrari buruz egingo den lehenengo industria-erakusketan. Erakusketa elektromugikortasun eta energia-bilketaren arloko profesional eta enpresei zuzenduta dago. 

Hiru erakundeek Orona Ideo proiektuaren, alegia, enpresa-munduak (Orona da enpresa traktorea) eta ezagutzaren garapenak (Mondragon Unibertsitatearen eta IK4-IKERLAN zentro teknologikoaren bitartez) bat egiten duten berrikuntzako ekosistemaren, abantailak azalduko dituzte.  

Standak, 133 m2-ko azalerako 2. pabiloian, Orona Ideon garatutako gaitasun teknologikoak aurkeztuko ditu: sarean berritzea, energia berreskuratzea eta superkondentsadoreetan gordetzea, sarearen potentzia murriztea baterietan metatutakoaren arabera, energia berriztagarriekin elikatzea, sare elektrikoko energia kontsumitzen ez duen igogailua eta igogailuari aplikatutako A motako energia-eraginkortasuna. 

Orona Ideoren markoan, etengabeko lankidetzarako eredu baten alde apustu egin da, ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko erakunde ezberdinen gaitasunak bat egitean oinarritzen dena. Horri esker, ezagutzak zein ikerketa teknologikoa Oronaren igogailu soluzioei aplikatu ahal zaizkie. Halaber, Orona Ideo oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuaren erreferentziazko zentro bihurtu da, energiaren bilketa eta kudeaketaren zein mugikortasun iraunkorrari lotutako teknologien eremuetan. 

Orona, igogailuen munduan erreferente bat izateaz gainera, Ekodiseinuaren ISO 14006 lortu duen sektoreko lehen enpresa da. Ezbairik gabe, mugikortasun adimendun eta iraunkorraren eremuan oso agente garrantzitsua da, izan ere, energia-balantzea zero duten igogailuak egiten ditu, eta erabiltzaileei aurrezten laguntzeaz gainera, iraunkortasunari laguntzen dio. 

Bestalde, Ikerlan zentro teknologikoa erreferente bat da elektromugikortasunerako teknologiei dagokienez, bereziki energiaren bilketa, potentziaren elektronika eta digitalizazio industrialaren eremuetan. Teknologia horiek gailu ezberdinetan ezartzen ari dira: igogailuetan, autobusetan, trenetan eta industria-makinetan besteak beste. 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak prestakuntza arautuan eta ez arautuan jarduten du, eta ikerketa eta igorpen teknologikoan ere bai. Haren helburu nagusia industria-ingurune batean izaera profesional nabarmeneko profilak prestatzea da, metodologia aktiboetan oinarritutako berezko eredu pedagogikoak garatzearen eta DUAL sisteman oinarritutako enpresetan egindako praktiken bidez. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako azoka honek, besteak beste, ingurumenaren iraunkortasuna sustatu eta mugikortasun iraunkorraren eremuan etorkizuneko beharrei erantzungo dieten profesional berriak prestatzeko erronka eta joerak ezagutzera eman nahi ditu. Oronak, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, eremu horretan lanean jarraitzeko asmoa du.

Itzuli albisteetara

Albiste artxiboa

Komunikazio korporatiboa

Prentsa-txostena

Orona Taldeari buruzko informazioa komunikabideentzat

Deskargatu [200 kb]