Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Gipuzkoa Talent Forumen parte hartu dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiak Reale Arena estadioan abenduaren 23an antolatu zuen Gipuzkoa Talent Forum ekimenaren laugarren edizioan parte hartu dugu.

07 Urt 2020

Participamos en Gipuzkoa Talent Forum

Atzerrian lan egiten duten gipuzkoar profesional eta talentua bilatzen ari diren Gipuzkoako enpresak topo egiten duten jardunaldi honetan parte hartu dugu, inguruko 40 enpresa eta aktiboan dauden 300 profesional baino gehiagorekin.

Gure aurkezpenean eta gure standean, etengabe eraldatzen ari den eta etorkizunarekiko konpromisoa duen erakunde bat garela partekatzeko aukera izan genuen.

Orona igogailuen sektorean erreferentzizko empresa bat experientzia luzearekin. Orona proiektu estrategiko garrantzitsuen garapenean murgilduta dago, eta kanpoko talentuarekin kontatzeko apustua egiten jarraituko du, barnekoa garatzeari utzi gabe. Profesionalekin izandako topaketetan, hurbildu ziren pertsona guztiei gure proiektura igotzea gonbidatzen diegu.

Norabide argi bat dugulako, eta Europako igogailu-sektorean lider diren enpresen taldean egotea ahalbidetzen du. Eta badakigu ibilbide honetan elkarrekin urrunago iritsiko garela, gurekin igoko al zara? 

Itzuli gora