Orona Ideo
Europan erreferentea den berrikuntza-hiria: unibertsitatea, ikerketa eta enpresa.
ORONAk Orona Ideo bultzatzen du, ingurune fisiko berean batzeko bere berrikuntza-sarean parte hartzen duten eragile guztiak: enpresa, unibertsitatea eta ikerketa. Jarduera sinergikoak bateratzeko espazioa, eta eraikinen jasangarritasunari eta energia-kudeaketari dagokionez goi-mailako teknologiak aplikatzen dituen laborategia.
Igogailuak eta hiriko mugikortasuna dira ORONAren jardueraren erreferenteak, eta energia-eraginkortasuna eta diseinu jasangarria dituzte oinarri. Jarduera berriak, hala nola biltegiratze elektronikoko sistemen berrikuntza, eraikinetan energia-kudeaketa adimendunari ekiteko.
Orona igogailuak
Gearless igogailuak, makina-geladunak eta gabeak, ahalik eta energia gehien aurrezteko eta ahalik eta erosotasun eta segurtasun handiena eskaintzeko diseinatuak. Edozein eraikin-motaren ezaugarrietara egokitzen dira Orona igogailuak: etxebizitzak, merkataritza-zentroak, ospitaleak...
Orona's Green
Konpromiso irmoa dugu jasangarritasunarekin, ikuspegi integraletik betiere. Horren adibide ditugu ISO 14006 Ekodiseinuko ziurtagiria, gure Erantzukizun Sozial Korporatiboa, Mundu Hitzarmenarekiko atxikimendua eta teknologia eraginkorragoak sortzeko ikerketa.
Aukeratu zure aurrekontura gehien doitzen den IRTENBIDEA
Zure eraikinak behar duen zerbitzua aurkitzen laguntzen dizugu, prezio onenean eta merkatuko kalitate handienaz