Orona 3G aukerak

Oronaren hiriko kanpo-igogailua

Gure igogailuek nahiz eskailera, arrapala eta korridoreek zure beharretara egokitzen diren irtenbide teknologikoak dituzte.

ORONAn, irtenbide bakarrak eskaintzen ditugu erabiltzaileen beharrei erantzuteko, energia-eraginkortasunari, eraikinerako moldagarritasunari, kontrolari eta segurtasunari dagokienez, besteak beste.

Energia-eraginkortasunaren aukerak

Energia-eraginkortasuna

ORONA da ISO 14006 arauari jarraikiz Ekodiseinuko ziurtagiria eskuratu duen munduko lehen igogailu-enpresa.

Energia-eraginkortasuna gure igogailu berriak garatzeko oinarrizko printzipioetako bat da.

Ingurumena kontuan hartzen dugu gure produktuen bizi-zikloko etapetako bakoitzean (materialak, diseinua, fabrikazioa, birziklatzeko aukera).

Eraikinen energia-kontsumoan asko aurrezteko aukera ematen duten irtenbide teknologikoak garatzen ditugu.

Energia-eraginkortasunaren aukerak

Igogailuak:

  • Kontsumo txikiko sakagailua
  • Argiztapen eraginkorra
  • Automatikoki itzaltzen den kabinako argiztapena
  • Eskailerako argiaren kontrola
  • Igogailuaren Stand-bya 
  • Energia birsortzea

Eskailerak, arrapalak eta korridoreak:

  • Slow Motion edo Stop&Go; aukeren funtzionamendua
  • Argiztapen eraginkorra
  • Lubrifikazioa
Eraikin historikoan egokitutako igogailua

Eraikinera moldatzea

Gure irtenbideak mota guztietako eraikinetarako dira; eraikinaren ezaugarrietara erabat moldatzen diren goi-mailako teknologia eta diseinu malgua dituzte.

Neurrira egindako egokitzapen teknologikoak eta diseinua eskaintzen ditugu.

Eraikinera moldatzeko aukerak:

Igogailuak

  • Eragiketen armairuaren kokapen malgua
  • Zuloaren itxitura
  • Marko zabaleko atea
  • Azken solairu murriztua
  • Zulo murriztua
  • Jendearen igaroa zuloaren azpitik

Eskailerak, arrapalak eta korridoreak:

  • Funtzionamendua erosketa-orgekin/ekipajearekin 
  • Sprinkler hodiak
  • Maniobra-koadroa
  • Aginte-kutxa giltzaduna
  • Kanpora egokitzea
Igogailu segurua

Kontrola eta segurtasuna

Aukerak

Ebakuazioa:

Gehienezko konfiantza, segurtasuna eta fidagarritasuna larrialdi-egoeretan.

  • Telezerbitzu-sistema
  • Ebakuazio automatikoko sistema
  • Sute-egoeretako portaera (EN 81-73)
  • Konexioa multzo elektrogenoarekin (sorgailua)
  • Zuloan ura dagoenerako detektagailua
  • Solairua ezeztatzea, kanpo-seinalearen bidez
  • Su-hiltzaileek erabiltzeko igogailua (EN 81-72)
  • Solairuetako suhesidun atea

Komunikazioak:

Aukera zabala ematen dugu komunikazioa hobetzeko, jendearen zirkulazioaren kudeaketari dagokionez

  • Ateak garaia baino lehen irekitzea
  • Monitorizaziorako seinaleak
  • Gainbegiratzailea
  • VDAP (multimedia-pantaila)
  • Mugimendu kolektiboa jaistean
  • Mugimendu kolektiboa igotzean/jaistean
  • Zirkulazioaren kudeaketa
  • Interfono-sistema

Sarbideen kontrola:

Sarbideen kontrolerako teknologia-aukera aurreratuenak eskaintzen ditugu.

  • Eremuak ezeztatzea, kode bidezko deia
  • Derrigorrezko geldialdia solairu nagusian
  • Kanpo-deiak ezeztatzea
  • Kabinako deiak ezeztatzea
  • Sartzeko sistema bikoitz independentea
  • Zerbitzuz kanpo: ez larria
  • Zerbitzuz kanpo: larria
  • Kabinako deiak automatikoki ezabatzea
  • Ixte behartua (nudging funtzioa)
  • Bandalismoaren kontrakoa (EN 81-71)

Eskatu
Orona 3G aukerei buruzko informazioa

Orona zerbitzua

Gure produktuaren bizi-ziklo osoan aurkituko gaituzu. Ezagutu igogailuak mantentzeko, berritzeko eta ordezteko ditugun zerbitzuak.

Irakurri gehiago