ORONAk igogailuak fabrikatu eta instalatzen ditu jendea eta kargak abiadura handian mugitzeko solairu ugariko eraikinetan, eta gehienezko segurtasun-maila eta erosotasunarekin.

ORONAk solairu ugariko eraikinetarako fabrikatzen dituen makina-geladun eta makina-gelarik gabeko igogailu elektrikoa edozein eraikin-motatara egokitzen da: etxebizitzak, hotelak, bulegoak, ospitaleak...

Igogailu horien teknologia aurreratuari esker, lehen baino zulo txikiagoetan gehienezko errendimendua eta espazioa lor daitezke. Igogailu horiek osatzen dituzten trakzio-makinari eta beste ekipamendu berezi batzuei esker, halako eraikinen edukiera- eta abiadura-eskakizunei erantzun dakieke.

Solairu ugariko eraikinetarako ORONA igogailuek 2,0 -4,0 m/s abiadura hartzen dute.

Honi buruzko informazioa eskatu: ORONA igogailuak solairu ugariko eraikinetarako

Gure merkataritza-aholkulariak Bezeroen zerbitzura daude. Zure zalantzak argituko dituzte, eta edozein motatako eraikinetan igogailua instalatzeari, mantentze-lanei edo berritze-lanei buruzko informazioa eman