Arrapala mekanikoak eta korridoreak

Arrapala mekanikoak eta korridoreak

Gure arrapala eta korridore mekanikoak ongi integratzen dira aireportuetan, metro-geltokietan eta hiri-inguruneetan, zirkulazioaren kudeaketa hobea eta erabiltzaileei erosotasun handiagoa emateko.

ORONA arrapala eta korridore mekanikoak ibilbide luzeetan jendearen mugimendua errazteko diseinatu dira, ekipajea edo erosketa-orga izan edo ez, beti segurtasun eta erosotasun handienez.

Gure irtenbideek zerbitzu-gaitasun eta errendimendu handia ematen dute, eta funtzionamendu isila dute.

Honi buruzko informazioa eskatu: arrapala mekaniko eta korridoreak

Arrapala mekanikoak

Abangoardiako teknologia eraikin publikoetarako.

  • Abiadura (m/s) 0,5
  • Zabalera 800 - 1.000
  • Perts. /ordu 4.800 - 6.000
  • Malda 10 º - 11 º - 12 º
  • Gehienezko desnibela (m) 7,5
  • Ibilbide horizontala Inf. Behek. / Goik. (oholtxoak) -/400-914 mm.
  • Altura balaustrada (mm) 900 - 1.000

* Espainiarako baliozkoa. Gainerako herrialdeetarako, kontsultatu.

Gure merkataritza-aholkulariak Bezeroen zerbitzura daude. ORONAren arrapala mekaniko eta korridoreen inguruko zure zalantzak argitu edota informazioa emango dizute.

Orona zerbitzua

Gure produktuaren bizi-ziklo osoan aurkituko gaituzu. Ezagutu igogailuak mantentzeko, berritzeko eta ordezteko ditugun zerbitzuak.

Irakurri gehiago