Ekodiseinua

Ez da kasualitatea gure marka berdea izatea.

ORONA da Ekodiseinuko ziurtagiria eskuratu duen munduko lehen igogailu-enpresa,
ISO 14006 arauari jarraikiz.

AENORen ISO ziurtagiria ekodiseinuan

Zer da EKODISEINUA?

Produktuaren fase guztien kudeaketa "garbia" dela adierazten du, hasi diseinutik eta produktuaren balio-bizitzaren amaieraraino: gutxieneko isuriak, produkzio-praktika onak eta kontsumo-murrizketak.

Energia-eraginkortasunaren azterketa eta energia-ziurtagiriak zure eraikinerako

Orona 3G igogailuek kalifikazio-maila gorena (A) eskuratzen dute kategoria guztietan.

ORONAn laguntza eta aholkua eskaintzen dizugu:

  • Zure eraikinerako energia-ziurtagiriak lortzen, herrialde bakoitzean indarrean dauden arauei jarraikiz.
  • Energia-eraginkortasunaren azterketa egiten, instalazio bakoitzaren optimizaziotik eratorritako ekonomia-aurrezkien azterketa eginez.

Energia-ingeniaritzaren eko-Orona zerbitzuak

Energia-sailkapena eta VDI 4707 araua

VDI 4707 araua igogailuentzako arau espezifikoa da, etxetresna elektrikoen energia-sailkapenean oinarritua, eta Alemaniako ingeniari independenteen elkarte batek garatua. 7 kontsumo-mota definitzen ditu arauak, A-tik G-rainokoak, igogailuak energia nola baliatzen duen kontuan izanik. A sistema eraginkorrena da. Erakunde independente batek egiten du ebaluazioa, eta maila zehazteko, bi giltzarri hauek erabiltzen dira: erreferentziazko ibilbide batean erabiltzen den energia, eta stand-by moduan behar den energia. Sailkapenaren azken emaitza eraikin-motaren, ibilbidearen, erabilera-maiztasunaren eta kargaren araberakoa da.

HQE ziurtagiria

Eraikinaren ingurumen-eraginak murriztea da helburua, bizi-zikloaren fase guztiak kontuan izanik, eraikitzen denetik botatzen den arte. Eraikin baten eraikuntzan parte hartzen duten guztien inplikazioa lortzeko, HQE ziurtagiriak eraikin baten ingurumen-kalitatea definitzen duten 14 helburu aurreikusten ditu. 4 familiatan banatzen dira helburu horiek: ekoeraikuntza, ekokudeaketa, erosotasuna eta osasuna. HQE prozesuan txertatutako proiektuen kasuan, 14 helburu horiei buruzko dokumentu zehatzak ematen ditugu, igogailuei aplikatzen zaizkienak.

Lortu BREEAM kredituak

BREEAM (Building Research Establishment Enviromental Assessment) eraikuntzaren jasangarritasuna ebaluatzeko eta ziurtatzeko metodo liderra da munduan. Diseinu jasangarria hobeto praktikatzeko estandarra zehazten du, eta eraikinaren ingurumen-portaera deskribatzeko erabiltzen den de facto neurketa bihurtu da.

Oronaren ekodiseinuari eta energia-balantzea zero duten igogailuetarako teknologiari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko, deskargatu dokumentazio hau: