Orona's Green

ORONA da Ekodiseinuko ziurtagiria eskuratu duen munduko lehen igogailu-enpresa, ISO 14006 arauari jarraikiz.

Ziur gaude erronka hau lehiarako alde bat, estrategikoa, dela alderdi guztietatik: gizartea, ingurumena eta ekonomia

Jasangarritasunarekin dugun konpromisoaren isla da, osoko ikuspegitik, eta ikuspegi estrategikotik, gure balioen eta Oronaren proiektu sozio-enpresarialaren etorkizuneko konpromisoarekin bat etorriz.

ORONAn, gizarterako orientazioa dela eta, inguruko jarduera sozialei laguntzeko ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, beti maiuskulaz idazten dugu Bezero; izan ere, gure kulturan eta balioetan barneratua dago konpromiso zorrotza izatea etikarekin, errespetuarekin eta Bezeroaren nahiak zehatz-mehatz betetzearekin. Gainera, konpromiso hori aberasteko, sentikortasun berezia dugu ORONAk gizarteari eskaintzen dizkion produktu eta zerbitzuen diseinu unibertsalean (design for all) erronka gehigarri bat dakarren erabiltzaile-multzoarekin. Gure ikuspuntua beti da edozein erabiltzaile nolabait mugatzen edo desgaitzen duten inguruak ahal den heinean saihestea

Ekodiseinua: Aenorrek Oronari emandako ziurtagiria.
  • Bezeroa

    • Zerbitzu-jarrera. ORONAn Bezero letra larriaz idazten da.
    • Etikarekiko eta errespetuarekiko konpromisoa
    • Bezeroaren nahiak bikain betetzea
    • Edozein erabiltzaile nolabait mugatzen edo desgaitzen duten inguruak ahal den heinean saihestea
  • Prestakuntza

    • ORONA osatzen duten langileen %90ak prestakuntza-programetan parte hartu du
    • 1,2 milioi euroko inbertsioa egin da prestakuntzan
    • 70.700 ordu prestakuntzari eskainiak
  • Enplegua

    • Enplegu jasangarriaren eta kalitatezkoaren sorrera
    • Parte-hartzeko, integrazioko politiken eta aukera-berdintasuna sustatzen duten politiken bultzada
    • Familia eta lana uztartzea
    • OHSAS 18001 ziurtagiria, osasuna eta segurtasuna
  • Mundu Ituna

    • Mundu Itunera atxikita dago ORONA

    Mundu Ituna

  • Energia-eraginkortasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa gure languneetan ere badira.

    Instalazio berdeak: Espainiako langune guztiek ISO 14001 ziurtagiria dute.

  • Gure igogailuen hondakin astunak hobeto birziklatzen dira

    Hobekuntza handia hondakin astunak birziklatzeko aukeran

  • Ingurumena zaintzen dugu

    Aurrerapena ingurumen-arriskuak
    murrizten

Baliabideen banaketa

COEPC - Hezkuntzarako eta Kooperatiba Sustapenerako Nahitaezko Ekarpena

2012an, ORONAK 617.000€ jarri ditu azterketa eta ikerketetarako zentroak sustatzeko eta kultura-, prestakuntza- eta gizarte-alorretako jarduerak babesteko, bai eta Hirugarren Munduko herrialdeetan kooperatibak sortzeko proiektuetarako ere. Urtetik urtera ekarpen handiagoa egitea dugu helburu.

ORONArentzat, etekinek ez dute zentzurik gizarteari ere etekinik ez badiote ekartzen.

ORONAk etekinen ehuneko bat bideratzen duekintza solidarioak, hezitzaileak eta kulturalak sustatzera lan egiten duen autonomia-erkidegoetan, eta garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza-proiektuak ere finantzatzen ditu.

ORONA Mundukide Fundazioa GKEaren bazkide sortzailea da.

Mundukide Fundazioa n1999an sortu zen, lankidetza unibertsala gauzatzeko, eta, horretarako, garapenerako lankidetza-proiektuak sustatzen ditu herrialde eta kolektibo pobretuekin.

MUNDUKIDEren bazkide sortzaileetako bat da ORONA. Erakunde horren eginkizuna da hegoaldeko herriekin batera lan egitea, esperientziak, baliabideak eta lanerako jakintza partekatuz eta alderdien garapena (autogestionarioa eta osoa) bultzatuz, horretarako kooperatiben lan-munduko elkartasuna martxan jarrita.

MUNDUKIDEren balioak ondorengoak dira:

Lana + elkartasuna = Gizarte-aldaketa
mundukide fundazioa
Elkartasun-, hezkuntza- eta kultura-ekintzak sustatzen ditugu Mundukide GKEarekin

Prestakuntza-programak, laguntza teknikoa eta erakundeak sendotzea, talde edo kolektibo finkatuei bideratuak, lankidetzaren ideologiarekin bat datozenei, eta, nolabait, Fundazioaren laguntza eskatu dutenei.

Mundukideri laguntzen diogu lankidetza- eta garapen-proiektuetan

Beste jarduera batzuk ere egiten dira; adibidez, kooperatibak sortzen eta garatzen laguntzen diegu Hegoaldeko herrialdeetan lankidetzaren arloan lan egiten duten erakundeei. Esperientziak trukatzen ditugu, eta ikasleek praktikak egiten dituzte Hegoaldeko herrialdeetan.

Orona`s Green-ek, gainera, energia-eraginkortasunarenarloen garatzen diren jarduerak hartzen ditu, eta gure erakunde osoan zabaltzen da:

    • Kontsumo txikiko sakagailua
    • Eskailerako argiaren kontrola
    • Energiaren biltegiratzea
    • Argiztapen eraginkorra
    • Igogailuaren Stand-bya
    • Automatikoki argitzea kabina
    • Energia birsortzea
  • Eraginkortasunez gidatzeko ikastaroak mantentze-lanetako teknikarientzat
  • Auto eta motor elektrikoak txertatzea ORONAren mantentze-lanetako ibilgailuen artean
  • ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria Espainiako langune guztietan
  • Energia-ikuskaritzak gure produkzio-zentroetan
  • Energia-kontsumoak monitorizatzeko eta kontrolatzeko proiektua.
  • Jasangarritasun-irizpideak txertatzea eraikinen diseinu-fasetik hasita.
  • District heating hotz eta beroa sortzeko, erabat berriztagarria dena: geotermia, biomasa, eguzki-energia termikoa, xurgapena
  • Estalki fotovoltaikoa, elektrizitatea produzitzeko
  • Instalazioen monitorizazioa eta kontrola. Erabileraren eraginkortasuna
  • LEED eta BREEAM ziurtagiriak eraikinetan
  • Mugikortasun jasangarriaren plana