Enpresa-taldea

OHARRA: "Flash" irakurgailua ez duzunez instalatuta, ezin duzu azalpen-bideo hau ikusi. "Flash" irakurgailua instalatzeko:
Flash Windows-erako | Flash beste plataforma batzuetarako

Bideoaren transkripzioa:

Elkarrekin, gaitasun handiagoa. Hala erakusten dute gure datuek; adibidez, 2010ean 580 milioi euroko fakturazioa izan dugu, 3.800 langile, eta gure esportazioen balioa 95 milioi euroraino hazi da.

Oronaren teknologia duten 180.000 igogailu baino gehiago daude munduan; munduko 20 igogailu berrietako bat Oronarena da. Gainera, 3 produkzio-fabrika ditugu, 2 Europan, hirugarrena Amerikan, eta Europako igogailuak osorik produzitzeko gaitasuna dugun lehenak gara.

ORONAren jardueraren ildo nagusiak mugikortasun-konponbideen diseinua, fabrikazioa, merkaturatzea, instalazioa, mantentzea eta berritzea dira; adibidez, igogailuak, eskailera mekanikoak, arrapalak eta korridoreak. Irizpide nagusia: erabateko zerbitzua ematea.