Oronari buruz

OHARRA: "Flash" irakurgailua ez duzunez instalatuta, ezin duzu azalpen-bideo hau ikusi. "Flash" irakurgailua instalatzeko:
Flash Windows-erako | Flash beste plataforma batzuetarako

Bideoaren transkripzioa:

ORONA. 30 enpresaren batasunetik sortu da, ORONA taldea sortzeko bat eginda.

Elkarrekin, urrunago goaz: Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, etab. 92 herrialde baino gehiagotan gaude, eta, hala, gure Bezero bakoitzarengandik hurbilago. Oronan, diseinuaren, fabrikazioaren, merkaturatzearen, instalazioaren eta mantentze-lanen prozesu osoaz arduratzen gara, baita igogailu-sistemak berritzeaz ere: igogailuak, eskailerak, korridoreak, arrapalak, karga-jasogailuak, etab.

Oronaren zenbakiak gure sendotasunaren isla dira. 2010ean, 580 milioi euroko fakturazioa izan genuen, langileak 3.800etik gora, eta esportazioek 95 milioi euroko kopurua gainditu zuten. 180.000 igogailu baino gehiago daude mundu osoan Orona teknologiarekin; munduko hogei igogailutik bat, gutxi gorabehera, Orona da. Eta datu horiek ditugu 3 produkzio-fabrika ditugulako, 2 Europan, hirugarrena Amerikan, eta Europako igogailuak osorik produzitzeko gaitasuna dugun lehenak garelako.

  • ORONAren jarduera nagusia igogailuen, eskailera mekanikoen, arrapalen eta korridoreen diseinua, fabrikazioa, instalazioa, mantentze-lanak eta berrikuntza dira.

  • Orona taldearen instalazioak
  • Marka eta balioak

    Marka baten atzean, enpresa-kultura bat egon ohi da. Gurea zerbitzu-jarrera argia da. Gure hiru balioak diren konpromisoa, fidagarritasuna eta arintasuna gure nortasunaren eta DNAren parte dira.

  • Orona berrikuntza-zentroa
  • Orona's Green

    Jasangarritasunarekin dugun konpromiso irmoa da, osoko ikuspegia kontuan izanik. ORONA da ISO 14006 arauari jarraikiz Ekodiseinuko ziurtagiria eskuratu duen munduko lehen igogailu-enpresa.

  • Ziurtagiriak

    Gure ziurtagiriak gure lanaren bikaintasunaren bermeak dira. Ekodiseinuari, ingurumenari eta laneko segurtasunari dagozkien mundu-mailako ziurtagiri garrantzitsuenak ditugu.