Igogailuaren instalazioa igogailurik gabeko eraikinetan

ORONA igogailuek aukera ugari ematen dituzte igogailuak jartzeko igogailurik gabeko eraikinetan: eskailera-zuloetan, fatxadetan edo patioetan.

Esperientzia zabala dugu halako proiektuetan; osoko zerbitzua eskaintzen dugu, eta ondoan izango gaituzu prozesu osoan.

Oronako bi langile oinez

Dena gure kontu

Gremioak koordinatzen eta kudeatzen ditugu igogailua aldatzean, eraikinaren egunerokotasunari ahalik eta gutxiena eragiteko.

Kolaboratzaile-sare zabala dugu eskura. Horien artean, arkitekto espezializatuak, lan osagarriez arduratzen diren talde esperientziadunak (igeltseroak, errementariak, arotzak eta abar), lege-aholkulariak, finka-administratzaileak eta birgaitze-lanei lotutako gainerako profesionalak daude.

Bezeroari moldatutako irtenbideak

Berariazko irtenbideak eskaintzen ditugu kontsumo baxuko birgaitzeetarako.

  • Neurrira diseinatutako produktuak: kabina milimetroz milimetro diseinatzen dugu.
  • Guk fabrikatutako produktuak, berme handienarekin eta eskura dagoen espazioa ahal beste aprobetxatuta.
  • Hobi eta zulo txikiak.
  • Igogailua jartzeko aukerak: makina-gelarekin, edo gabe.
    • Eskailera-zuloan
    • Kanpoan
    • Patioan
    • Eskailerak botatzea
    • Hobi esekiak
    • Zuzenean etxebizitzara
Emakumea haur-kotxearekin, igogailutik ateratzen

Erabilerraztasuna

Adindunen, minusbaliatuen eta mugikortasun murriztuko pertsonen irisgarritasuna hobetzen du, gelditze-sistema zehatzaren eta ate automatikoen bidez.

Igogailuaren bidez irisgarritasuna lortzeko ematen diren diru-laguntzak lortzeko aholkularitza emango dizugu.

Igogailua eraikin baten fatxadaren kanpoaldean

Eraikinera moldatzea

Aurrerapen teknologikoei esker, hainbat irtenbide eman ditzakegu eraikin zaharretan igogailua jartzeko, bai barruan, bai fatxadan.

Igogailurik gabeko eraikinetarako berariaz diseinatutako modeloak ditu ORONAk.

Gazte bat dokumentu batzuk sinatzen

Diru-laguntzak eta zerga-abantailak

Etxebizitzen birgaitzea eta eraikinen irisgarritasun-eskubidea sustatzen duten diru-laguntzei eta abantaila fiskalei buruzko aholkularitza eskaintzen dugu.

Jendea aulkitxo batekin igogailura sartzen

Zirkulazio eroso eta seguruagoa

Pertsonen joan-etorria arintzen du, bizilagunentzako zein bisitarientzako modu erosoagoan. Joan-etorri leun eta isilagoak.

Segurtasun-maila areagotzen du, erosketak edo haur-kotxea eskaileratan gora igo beharrik ez dagoelako.

Neska gaztea igogailu batzuen aurrean paratuta

Bizi-kalitatea

Eraikineko edozein solairutara azkar, eroso eta segurtasunez joateko aukera ematen du. Erosketa-poltsekin, haur-kotxearekin, maletekin eta antzekoekin eskaileratan gora igotzeko lana kentzen du.

Tamaina handiagoko kabinak, ahalik eta gehiena aprobetxatzen baitugu zuloa.

Beirazko igogailua udako apartamentu batzuen kanpoaldean

Eraikinaren balioa handitzea, eta energia-aurrezkia

Eraikinaren gaur egungo eta etorkizuneko balioa handitzen du.

Energia-aurrezkia, gure konponbide ekoeraginkorrei esker.

Eskatu igogailu berria jartzeko aurrekontua

ORONA Zerbitzua: zuretzat sortua

Zure beharretara egokitzen da gure zerbitzua. Hor izango gaituzu beti, erantzuteko eta laguntzeko, zure ongizatea baitugu beti helburu.

24 ordu non stop zerbitzua

24 orduko zerbitzua

  • Matxura eta larrialdien arreta, 24 orduz, urteko 365 egunetan.
  • Laguntza-denbora onenak, bermatuta.

ORONA contact centre

  • Telefono plataforma eleaniztuna, abisuei eta larrialdiei erantzuteko.
  • Bi norabideko komunikazio etengabea igogailuko kabinarekin.
  • Segimendua eta berehalako arreta.

Eskatu
aurrekontua doan

Zure beharretara egokitzen den prezio onena, ORONAren kalitatearen, zerbitzuaren eta Bezeroarentzako arretaren bermearekin.
Kontsulta egin, zure lehen aukera izan nahi dugu.