Igogailua berritzeko irtenbide-eskaintza zabala

Igogailuaren osagaiak dagokien garaian aldatuz gero, luzatu egiten da gailuaren bizi-ziklo osoa. Merkatuko produktu-mota eta -tipologia guztietara egokitutako berritze-programak ditugu.

Prestazioak gehituz, instalazioa hobetu egiten dugu:

Beharren diagnostikoa

Berritze-premien diagnosia egiteko aurretiazko azterketa egiten dugu.

Segurtasuna eta irisgarritasuna.

Segurtasunaren eta irisgarritasunaren (minusbaliatuentzako igogailuak) alorreko lege-eskakizun berri guztiak betetzen ditugu.

Dokumentuen eta ziurtagirien kudeaketa

Dokumentuak eta ziurtagiriak izapidetzen ditugu, baimena, irisgarritasunerako diru-laguntzak eta igogailua konpontzeko diru-laguntzak lortzeko.

Gutxieneko eragozpenak

Eragin minimoa instalazioaren zerbitzu-ahalmenean.

Energia-aurrezkia

Energia-kontsumoa murriztea; horrek igogailuen erabileran energia aurreztea dakar.

Eskatu igogailua berritzeko aurrekontua

Berritze-sortak

Hainbat irtenbide ematen ditugu igogailua berritzeko, behar bakoitzera egokitzeko. Hasi zati bat berritzetik eta igogailua erabat ordeztu edo berritzeraino. Gure adituek berritze-premien diagnosia egiteko aurretiazko azterketa osoa egiten dute.

Igogailu seguruak, zaratarik gabeak eta gelditze-sistema zehatzekoak

Erosotasuna eta segurtasuna

Joan-etorri erosoagoak, zarata txikiagoa, segurtasun hobea, gelditze-sistema zehatzagoa eta abar.

Igogailu jasangarriak, gearless, energia-kontsumo txikiagokoak

Energia-eraginkortasuna

Energia-aurrezkia, konponbide jasangarrien bidez (gearless teknologia, argiztapen eraginkorra...).

Diseinu berria igogailu zaharretarako

Diseinua

Igogailuaren estetika berritu egiten dugu, eta eraikinaren estilora egokitzen.

Minusbaliatuentzat egokitutako igogailuak eta arrapala mugikorrak

Erabilerraztasuna

Oztopo arkitektonikoak kendu egiten ditugu, eraikinak denentzat irisgarri izan daitezen.

ORONA Zerbitzua: zuretzat sortua

Zure beharretara egokitzen da gure zerbitzua. Hor izango gaituzu beti, erantzuteko eta laguntzeko, zure ongizatea baitugu beti helburu.

24 ordu non stop zerbitzua

24 orduko zerbitzua

  • Matxura eta larrialdien arreta, 24 orduz, urteko 365 egunetan.
  • Laguntza-denbora onenak, bermatuta.

ORONA contact centre

  • Telefono plataforma eleaniztuna, abisuei eta larrialdiei erantzuteko.
  • Bi norabideko komunikazio etengabea igogailuko kabinarekin.
  • Segimendua eta berehalako arreta.

Eskatu
aurrekontua doan

Era guztietako igogailuekin, marka guztietakoekin lan egiten dugu.
Kontsulta egin, zure lehen aukera izan nahi dugu.