Aldatu igogailua, eta hobetu zure bizi-kalitatea

Igogailua osorik aldatzeko aukera ematen dugu, eta merkatuko teknologiarik aurreratuena jarri, erosoago eta seguruago senti zaitezen, eta energia aurrez dezazun.

Igogailua osorik aldatzeko aukera ematen dugu, eta merkatuko teknologiarik aurreratuena jarri, erosoago eta seguruago senti zaitezen, eta energia aurrez dezazun.

Marka guztiak

Era guztietako igogailuekin, marka guztietakoekin, lan egiten dugu.

Dena gure kontu

Gremioak koordinatzen eta kudeatzen ditugu igogailua aldatzean, eraikinaren egunerokotasunari ahalik eta gutxiena eragiteko.

Prezioa

Igogailua ordezteko aurrekontua zure beharren araberakoa izango da.

Energia-aurrezkia

Energia-eraginkortasun handiagoa dute gure igogailuek, eta, horrenbestez, dirua aurreztuko duzu, eta ingumenari kalte txikiagoa egingo dio.

Kalitate ziurtatua

Espainiako eta Europako zenbait kalitate- eta segurtasun-agirik bermatzen dituzte gure produktuak eta zerbitzuak.

Erabilerraztasuna

Erabilgarritasuna hobetzeko, gelditze-sistema zehatzagoak eta ate automatikoak jartzen ditugu.

EN 81-70 araudiarekin bat datozen irisgarritasun-elementuak jartzen ditugu.

Estetika eta erosotasuna

Berritu egin dugu igogailuen estetika, eta akabera-aukera zabala dugu.

Erosotasun handiagoa: zirkulazioaren kudeaketa hobea; joan-etorri suabeagoak eta isilagoak.

Kabina handiagoak, dagoen zuloari errendimendu handiena ateratzen baitzaio, eta zarata eta bibrazio gutxiago.

Eskatu igogailua ordezteko aurrekontua

ORONA Zerbitzua: zuretzat sortua

Zure beharretara egokitzen da gure zerbitzua. Hor izango gaituzu beti, erantzuteko eta laguntzeko, zure ongizatea baitugu beti helburu.

24 ordu non stop zerbitzua

24 orduko zerbitzua

  • Matxura eta larrialdien arreta, 24 orduz, urteko 365 egunetan.
  • Laguntza-denbora onenak, bermatuta.

ORONA contact centre

  • Telefono plataforma eleaniztuna, abisuei eta larrialdiei erantzuteko.
  • Bi norabideko komunikazio etengabea igogailuko kabinarekin.
  • Segimendua eta berehalako arreta.

Eskatu
aurrekontua doan

Era guztietako igogailuekin, marka guztietakoekin lan egiten dugu.
Kontsulta egin, zure lehen aukera izan nahi dugu.