Osoko aholkularitza

Lanerako bulego bat

Badakigu zer egiten dugun. Aholkularitza aditua ematen dugu instalazio berrietarako nahiz igogailuen mantentze- eta berritze-lanetarako.

Zirkulazioaren azterketa

Pertsonen zirkulazioa kudeatzen adituak garenez, aholkuak eman eta irtenbide seguru eta fidagarriak eskaintzen ditugu. Aholkularitza-zerbitzua dugu, jendearen fluxua egoki kudeatzeko mota guztietako eraikinetan.

Aholkuak emango dizkizugu, igogailu, eskailera mekaniko, arrapala eta korridore konbinazio egokia definitzeko, nahiz ingurunearen edo eraikinaren behar errealetara hobeto egokitzen diren ereduak definitzeko.

Atalak: ospitaleak, eraikin komertzialak, solairu ugariko eraikinak, hiriko mugikortasuna, ondare historikoa eta irisgarritasuna.

Zirkulazio-azterketaren konplexutasunaren arabera, sofistikazio txiki edo handiagoko algoritmoak dituzte gure tresnek.

Grafiko hau jende-kopuruaren eta denboraren arteko erlazio onaren bilaketaren sinboloa da

Plangintza egokia

Gure aholkularitza-zerbitzu aditua ondoan izango duzu prozesu osoan, lehen harremanetik hasi eta proiektua bukatu arte.

Proiektuak osotasuntzat hartzen ditugu, eta proiektuan esku hartzen duten eragileen esku-hartzearen plangintza egiten dugu.

Material-hornikuntzaren planifikazioa egokia den aztertzen dugu, muntaia-epeak beteko direla bermatzeko.

Atalak: ospitaleak, Eraikin komertzialak, solairu ugariko eraikinak, karga handiak, hiriko mugikortasuna, etxebizitzak, igogailurik gabeko eraikinak, ondare historikoa, igogailua ordeztea eta irisgarritasuna.

Energia-azterketa

Eraikinen energia-kontsumoan asko aurrezteko aukera ematen duten irtenbide teknologikoak garatzen ditugu.

Atalak: ospitaleak, eraikin komertzialak, solairu ugariko eraikinak, karga handiak, hiriko mugikortasuna, etxebizitzak, ondare historikoa eta igogailuaren ordeztea.

Arautegia

Autonomia-erkidego bakoitzean igogailuei dagokienez indarrean dagoen legediari buruzko aholkularitza aditua ematen dugu.

Igogailuei buruzko arautegia Europako Direktibek, Espainiako ordenamendu juridikoak eta autonomia-erkidegoek zehaztu dituzten baldintza osagarriek osatzen dute.

Arautegia konplexua denez, eta autonomia-erkidego bakoitzak bere arauak dituenez, informazioa eskatzeko hurbilen duzun ORONA Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu.

Era guztietako igogailuekin, marka guztietakoekin lan egiten dugu.
Kontsulta egin, zure lehen aukera izan nahi dugu.