Orona eic

Orona eic

Elevator Innovation Centre - Igogailuen berrikuntza-zentroa

ORONAk ikerketa-zentro bat du, Orona EIC, eta 150 ingeniari baino gehiago lanean.

Baterako helburua: garraio-sistema adimendun eta seguruagoen ikerketa eta garapena, energetikoki eta sozialki eraginkorragoak izango direnak eta eraikinetan hobeto txertatzen direnak.

Orona EIC eraikinerako sarrera

NOR-A "ENERGY EFFICIENT LIFT, A+ RATING"

Nora?... To where? Norway Orona a-class
  • NOR-A proiektuak aukera emango du ORONA igogailu-gamarako energia aurrezteko irtenbide aurreratu bat izateko: sareko energia-kontsumoa minimizatuko du , eta, horrekin, azken erabiltzailearentzako energia-kostua murriztuko.
  • Proiektu honen helburu orokorra da A+ klaseko igogailuak garatzean igogailuaren elementu mekanikoen energia-kontsumoa minimizatzea eta igogailuak sortutako eta metatutako energia aprobetxatzea.
  • A+ igogailua etxeko eta eraikin publikoen segmenturako da, eta igogailuak eraikinari emango dion energia-aurrezkia izango dute erabiltzaileek (BREEAM ziurtagiria izateko aukera).
Igotze-sistema jasangarrien ikerketa
eea grants CDTI. Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial Innovation Norway Norwegian Embassy

ZIRKULAZIO ADIMENTSUA

  • Proiektu honen helburu nagusia igogailuen zirkulazio adimentsuko irtenbide bat garatzea da, itxaron-denbora, bidaia-denbora eta geldialdi kopurua gutxitzen dituena, igogailuaren eraginkortasuna bermatuz.
  • Helmugaren aurre-aukeraketa (GDD) ahalbideratuko duen aplikazio bat garatuko da eta igogailuaren datuak monitorizatzeko (SUPERVISOR) sistema aurreratua.
  • Zirkulazio adimentsuko irtenbide berri honek eragin teknologiko handia izatea espero da eta ORONAri lagungarri izatea gama altuko sektoreetan sartzeko (bulego-eraikinak, eraikin adierazgarriak eta etorkizuneko hiriak).
  • Proiektuak (TSI-100107-2014-1) Industria, Energia eta Turismo Ministeritzaren finantzazioa dauka, Ikerketa zientifiko, garapen eta Berrikuntza teknologiko 2013-2016 Plan Nazionalaren baitan.
Zirkulazio adimentsua
Industria, energia eta turismo Ministeritza

MANIOBRA ADIMENTSUA

  • Proiektu honen helburu nagusia igogailuaren maniobra berria garatzea da, energia eraginkortasuna handitu, osagai elektronikoen kostua murriztu eta prestazio aurreratuak eskainiko dituena elektronika berriaren garapenari esker: plaka nagusi, CPU eta hedapen-plaka.
  • ORONA taldearentzat erronka garrantzitsua da proiektu hau, maniobra adimentsuak jauzi teknologikoa egin eta merkatuari igogailu belaunaldi berria eskaintzeko aukera emango diolako.
    • Oso seguruak, fidagarriak eta sendoak.
    • Eraginkorragoak eta ingurugiroarekiko jasangarriagoak, energia-kontsumo txikiagoa eskatzen duelako.
    • Mantentze-lanetarako operazioen gutxitzea eta makinaren bizi-zikloaren hedapena
  • Proiektuak (TSI-100103-2014-30) Industria, Energia eta Turismo Ministeritzaren finantzazioa dauka, Ikerketa zientifiko, garapen eta Berrikuntza teknologiko 2013-2016 Plan Nazionalaren baitan.
Maniobra adimentsua
Industria, energia eta turismo Ministeritza

LEMA - "LIFTS EFFICIENT MAINTENANCE"

  • Igogailuaren mantentzen-lanen zerbitzu berri bikaina garatzea da proiektu honen helburu orokorra, osagai garrantzitsuenei sentsore-sistema berriak jarriz. Instalazio adimentsua burutuko da, prebentziozko mantentze-lanen estrategia egiteko aukera ematen, eta baita zerbitzu-denbora eta zerbitzu-epeak murriztuz ere.
  • Proiektu honek jardueran hobekuntza garrantzitsuak ekarriko ditu, mantentze-lanak aurreikusteko gaitasuna izaterako orduan zein baliabideen optimizazioari esker, akatsak eta eraginkortasunik eza saihestuz. Hauek izango dira onuradun nagusiak:
    • Mantentze-teknikaria: eskura izango dituen erreminta berriak diagnostikoa egitea erraztuko diote.
    • Bezeroa: mantentze-lanen zerbitzu hobea izango du.
  • Helburu hau lortzeko ORONAk lider moduan jardungo du ORONA, ELECTRA VITORIA eta IKERLANek osatzen duten kontsortzioan.
  • Proiektua Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotzen duenaren arabera, Diru-laguntzen Araudia Orokorra, uztailaren 21eko 887/2006 Erret Dekretuan onartua.
LEMA - Lifts Efficient Maintenance
Industria, energia eta turismo Ministeritza

MARISE – "Hrise Makina Berria"

  • Proiektu honen helburu nagusia lan-tenperatura txikiagotzen duen makina hotz berri bat sortzea da. Makina berriaren garapena, diseinu-kontzeptu eta material berri, eta fidagarritasuna eta eraginkortasuna %10 ean hobetzea baimentzen duen lasaikeria sistemen bitartez lortu nahi da, egungo HRISE igogailuko makinaren bolumena mantenduz.
  • Proiektua, altuera handi eta karga garaiko eraikin merkatura fokuratua dagoen HRISE igogailuetarako, berezko soluzio aurreratu eta eraginkorra edukitzeko beharretik agertzen da, bai “Instalazio Berrietarako” eta baita “Ordezpenetarako” ere. Diametro garaiko polea traktoreak dauzkaten instalazio-mota hauek, kargaz betetako kabina bat, eraginkorki ibilbide luzeko bidaiak eginez funtzionatzeko gai den makina traktore bat behar dute.
  • Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu eta CDTI-k finantziatu du.
MARISE – Hrise Makina Berria
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
FEDER EB

CDTI