Oronak Scan Heis norvegiar enpresa erosi du

ORONAk  beste enpresa bat erosi du Norvegian. Scan Heis konpainiak (Bergen hirian dago) 26 urteko esperientzia du sektorean, eta sakon ezagutzen du merkatua.

Eragiketa horrekin, ORONAk handitu egin du Norvegian duen presentzia, non 21 milioi euro inguru fakturatzea aurreikusten baitu. Dagoeneko 8 bulego eta kualifikazio handiko ia 100 profesional ditu Norvegian.

Scan Heis-en jabe ohi eta gaur egungo zuzendari Atle Helland-ek hau esan du: “Parte izateko konpainiarik onena zen ORONA, aukera ematen baitzuen kalitateko zerbitzu eta produktu bat sustatzeko gure bezero-orientazioa mantenduz, zeina gure enpresaren ezaugarri izan baita urteetan”.

ORONAk integrazioaren oso balorazio positiboa egin du, bere bezeroei herrialde osoan zerbitzu lehiakorra eta kalitatekoa eskaintzeko gaitasuna indartuko baitu. Scan Heis-en taldea sartuta, ORONAk hazten jarraitzen du, eta lanean Norvegian duen presentzia handitzeko.

Itzuli albisteetara

Albiste artxiboa

Komunikazio korporatiboa

Prentsa-txostena

Orona Taldeari buruzko informazioa komunikabideentzat

Deskargatu [200 kb]