2017/06/09

Oronak Bizkaiko Finka Administratzaile Elkargoaren jardunaldi teknikoan kolaboratu du

“Te llevamos a un nivel superior. ¿Subes?” lelopean, zonaldeko Finka Adminstratzaile ugari elkartu ziren. 

Igogailuaren Jardunaldi Teknikoaren barnean, Oronak igogailuei buruzko formakuntza eman zuen maiatzaren 19an Bilbon, Bizkaiko Finka Administratzaileen Elkargoan. 

Topaketa honetan, Bizkaiko Finka Administratzaileek igogailuaren munduko formakuntzan parte hartzeko aukera izan zuten. Helburua ezagutza eguneratzea zen, bezeroei bermezko zerbitzu hobea ematearren.

Jardunaldiaren edukia honako puntu hauetan oinarritu zen:

  • Zer da igogailua?
  • -Araudia
  • -Sailkapena
  • -Bilakaera historikoa
  • -Igogailu motak
  • -Zerbitzua 

Goreneko zerbitzua eskaintzeko erronkari loturik, ORONAk bertaratutakoei, Oronaren mantentze lanen onurak, zailtasunak dituzten eraikinetan igogailua jartzeko irtenbide aurrerakoiak eta igogailua berritzeko irtenbide sorta aberatsa aurkeztu zizkien. Aldi berean azpimarratu zen Oronak bere teknologia duela, Orona Ideon garatua non berrikuntzarako ekosistema dagoen, enpresa, ikerketa zentroak eta unibertsitatea uztartuz.  

Itzuli albisteetara

Albiste artxiboa

Komunikazio korporatiboa

Prentsa-txostena

Orona Taldeari buruzko informazioa komunikabideentzat

Deskargatu [200 kb]