2017/05/15

652 milioi euroko salmentak izan ditu Oronak, 2015ean baino % 6,71 gehiago

“Orona-UE” proiektuak bultzada sendoa emango dio euskal kooperatibaren nazioartekotze gero eta handiagoari. Hernaniko lantegia handitzeak berretsi egiten du bertako enpleguarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa .
652 milioi euroko salmentak izan ditu Oronak, 2015ean baino % 6,71 gehiago

ORONAk 2016ko ekitaldiko kontuak onartu ditu, Orona Ideoren egoitzan, Hernanin, egin duen Bazkideen Urteko Batzarrean.

Bestalde, “Orona-UE” proiektua aurkeztu da Batzarrean. Proiektu horrek indartu egiten du kooperatiba horrek Europan hazten jarraitzeko duen konpromisoa. Dagoeneko, 1.500 langile baino gehiago ditu ORONAk Europan.

Bide horri jarraikiz, erosi berria du ORONAk Norvegiako konpainia bat, Myre Heis AS. Sektorean 38 urteko esperientzia du konpainia horrek. Enpresa hori bereganatuta, herrialde hartan 27 milioi euro fakturatzea aurreikusten du taldeak, zeinak dagoeneko 9 bulego eta kualifikazio handiko 130 profesional inguru baititu Norvegian.

 Hazkunde eutsia

ORONAk  652 milioi euro erregistratu zituen salmentatan 2016an, aurreko urtean baino % 6,71 gehiago. Erdia baino gehiago, 382 milioi, nazioarteko esparruan egin ziren.

Ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 112 milioi izan zen (2015eko emaitzaren oso antzekoa), eta inbertsioa, berriz, 33 milioi eurokoa. Halaber, bere ohiko filosofiari jarraikiz, salmenten % 2 berrikuntzan inbertitu zuen konpainiak. 

ORONArentzat garrantzi bereziki handia dute zerbitzuek, eta sarreren erdia baino gehiago osatu zuten lan horiek 2016an, 350 milioi euro zehazki. Prestatutako aparatuak, berriz, 12.720 izan ziren.

2016an, 4.764 langile zituen taldeak, 266 profesional gehiago aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Konpainiak 33 filial ditu; 2.944 langile ditu Espainian, eta lantegiak dituen gainerako herrialdeetan, berriz, 1.820. 

Fabrika 4.0

ORONAko Batzarrak Hernaniko lantegiaren ibilbideaz eta handitzeko perspektibaz ere hitz egin du. Joan den urteko udaberrian abiatu zen asmo hori. “Fabrika 4.0” proiektuarekin, fabrikazio adimenduneko sistema bat ezarri da Hernanin. Horrekin, aldi berean enplegua sortzea eta etorkizunerako giltzarri gisa  lehiakortasuna hobetzea lortu nahi da.

ORONAren lantegia Europako handiena da, planta bakarrean igogailu osoa eraikitzeko gaitasunari dagokionez, eta munduko erreferentzia bihurtu nahi du.

Dimentsio industrialak  97.000 m2 ko azalera du, eta urtean 15.000 igogailu baino gehiago ekoizteko gaitasuna.

ORONAko zuzendari nagusi Xabier Mutuberriak hau adierazi du: “Orona-UE eta Fabrika 4.0 proiektuek erakusten dute zer norabidetan jarraitu nahi dugun aurreratzen: nazioartean sendotzea, enplegua sortzea, eta berrikuntza. Urteko emaitzak onak dira, baina hazten jarraitu behar dugu, inguru gero eta exijenteago batean. Horretarako, talentua erakarri behar dugu, betiere gure sorrerako kooperatiba-espirituari leial izanez eta partaide garen gizartearekiko konpromisoari eutsiz”. 

Itzuli albisteetara

Albiste artxiboa

Komunikazio korporatiboa

Prentsa-txostena

Orona Taldeari buruzko informazioa komunikabideentzat

Deskargatu [200 kb]